San Jose Etxe-Alai Fundazioa

Fundazinoaren kanpokaldeko argazkia

IKERKETA + GARAPENA + BERRIKUNTZA

LASAIPEN, Mungialdeko Mendeko Pertsonen Jagole Alkartearen sorrerea

LASAIPEN oraintsu sortu dan irabazi asmo bako alkartea da eta berorren helburua euren kargura mendeko pertsonak (ezintasunen bat, alzheimerra, dementziaren bat... jasaten dabenak) daukiezan jagoleei laguntzinoa emotea da.

Bilera Asteartero 17:30Mendekotasun horrek ez deutso bakarrik eragiten zuzenean jasaten dauenari, izan bere lagun horreek jagoten dituenek eta euren familiakoek bere horren eragina jasaten dabe, eta egoera barri horretara moldatu beharra daukie derrigorrez. Jagoleak nora jo ezean ikusten dabe euren burua, galduta, ardureari erantzun ezinik eta nekatuta. Egoera barri hori ez dabe beti familiako guztiek bardin onartu eta eureganatzen eta, horren ondorioz, gaixorik dagoana jagoteko orduan zeregin eta erantzukizun barriak hartu behar izatea dakar; adaptazino edo moldatze prozesu horretan sarri-sarritan sortzen dira arazoak eta komunikazino-faltea.

Honakoak dira alkartearen helburuak:

-Mendeko personen eta euren familiakoen bizi-kalidadea hobetzea

-Mendeko personak jagoten dituenei eurakaz ahalik ondoen bizi daitezan laguntzea

-Mendeko personak jagoten dituenek alkarri laguntzea

-Mendekotasunen inguruko alde desbardinen (gizartekoa, osasunekoa, psikologikoa, legezkoa) eta laguntzen ganeko informazino eta aholkuak emotea.

-Gizarte eta erakundeen sentiberatzea lortzea, mendeko bat jagoteak familiari dakartson kargea zenbaterainokoa dan konturatzeko

-Jagoleak bere ganean hartzen dauen kargea dala-eta azterlanak egitea bultzatzea

Alkarteak norabide desbardineko erantzunak emon gura deutsez arazo hau jasaten daben lagunen eskabide eta beharrizanei: informazinoa, prestakuntzea, autolaguntzea, laguntza psikologikoa, zabalkundea eta ikerketa

LASAIPEN ALKARTEAREN AURREKARIAK

2003an Mungiako San José Etxe Alai Fundazinoaren Egoitza eta Eguneko zentroak abian jarri eban Alzheimer gaisotasuna jasaten dabenen familiakoentzako informazino eta laguntza programa bat. Lehenengo urtean aholkularitza eta informazinoa emoteaz ganera, ikastaro bat antolatu zan gaisotasun horren barri zehatzagoa jakiteko eta gaisoakaz zelan jokatu behar dan irakasteko. Ikastaroaren harrerea ona izan zan eta bigarren urterako jagole taldea osatu zan. Jagole talde horrek autolaguntza taldea osatu eban eta bertako kideek erlajazino tekniken arloko prestakuntzea hartu eben. Esperientzia horren onurak handiak zirala ikusita, gaisotasun horren karga-ondorioen eraginez, zer egin ezean eta nora joan ezean dagoan jentea ezagututa, Alkartea sortzea erabagi eben euren laguntzea kanpora adi iminteko, zabaltzeko eta zerbitzu gehiago eskaintzeko.

Proiektu hori jagoleen beharrizanei erantzuteko zerbitzurik ez egoalako sortu zan hain zuzen bere.

Lan horri ekiteko bat baino gehiago izan ziran emondako laguntzak: alkartea sortu dabenen esperientzia eta San José Etxe Alai Fundazinoaren laguntzinoa (bertako lokalak erabili ahal izatea ekintzak antolatzeko, bertako profesionalen aholkularitzea ekimen honen hasikeran aurrera egiteko).

ALKARTEKO KIDE IZATEKO BALDINTZAK

Mendeko lagunen baten jagolea edota familiakoa bazara eta alkarte honen helburuak zure interesekoak badira, parte hartu zeinke bertan.

HARTU-EMONETARAKO ETA INFORMAZINOA JASOTEKO

Deitu telefonoz: 94 674 47 41

Etorri gure egoitzara:Elorduigoitia 9, Mungia. (San José Etxe Alai Egoitza)

E-mail: lasaipen@yahoo.es