San Jose Etxe Alai Fundazioa

Fundazinoaren kanpokaldeko argazkia

LEGE OHARRA

FUNDAZINOAREN DATUAK

Informazinoaren Gizarte eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuen ganekoa dan 34/2002 Legeak ezarritakoari jarraituta, jakinarazoten deutsuegu "www.etxealai.com" domeinu-izena daukan web gunearen jabea SAN JOSE ETXE-ALAI FUNDAZINOA dala.

Fundazinoaren egoitza hauxe da: Elorduigoitia 9, Mungia (Bizkaia); G-48831226 IFK zenbakiduna.

JABETZA INTELEKTUAL ETA INDUSTRIALA

Web honetako eduki guztiak, hau da, iturburu-kodea, diseinu grafikoa, irudiak, argazkiak, soinuak, animazinoak, softwarea, testuak eta informazinoa, legediaren bidez babestuta dagoz San Jose Etxe-Alai Fundazinoaren alde, hain zuzen bere, Jabetza intelektual eta industrialaren ganeko Espainiako legeen bidez. Eduki horreek erabiltzaile guztien esku dagoz baina, titularraren idatzizko baimena lortu ezean, galazota dago saltzea edo eurokaz negozioa egitea, beraz, ezin da kopiarik egin edota publikatu -ez osorik eta ez zatika-, ezta informatika bidez tratatu, banatu, zabalkunderik emon, aldatu edo deskonpilatu bere.

DATU PERSONALEN BABESA

Datu Personalen Babeserakoa dan 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoaren arabera, jakinarazoten deutsugu web honetako arlo batzuetan (hartu-emonetarako) erabiltzaileari bere datu personal batzuk eskatzen jakozala eta datu horreek San Jose Etxe-Alai Fundazinoak sortu eta bere ardurapean dagozan fitxategietan gordetan dirala. Web guneko arlo horreek eskatzen daben informazino hori derrigorrez bete beharrekoa da bertan agertzen dan informazinoa edota edukiak eskuratu gura izan ezkero. Eskatutako datuak erabiltzaileak emongo dituanez, bera da datu horreen egiazkotasunaren erantzule; behin datu horreek beteta, fitxeroak dituan helburuetarako erabilteko baimena emondakotzat joko da.

Emondako datuak 15/1999 Legeak interesatuaren alde jarritako irizpideen arabera tratatuko dira, eta Legeak autoridadeei emoteko ezartzen dituan kasuetan izan ezean, datuok ez jakoz inori emongo ezta jakinaraziko interesatuaren baimen barik. Interesatuak San Jose Etxe-Alai Fundazinoaren fitxero horretan sartzeko era izango dau bere datuak jaso, aldatu, kendu edo desadostasuna adierazoteko.

Fundazinoak indarrean dagoan legediak ezarritako neurri teknikoak eta antolaketakoak hartu ditu. Segurtasun maila bat dator emondako datuen ezaugarriakaz eta, ganera, jarri beharreko neurri teknikoak eta baliabide guztiak jarri dira inork aukerarik izan ez daian datu horreek aldatu, txarto erabili, galdu edo baimen barik erabilteko.

San Jose Etxe-Alai Fundazinoak ez dau bere web-ean "eskegitako" informazinoaren erabilerea dala-eta sortu daitekezan kalteen (zuzenak edo zeharkakoak izan) ardurea hartuko; izan bere, legeak ez dau ezartzen aldez aurretik abisua emon beharra dagoanik hor agertzen diran edukiak edozein momentutan aldatu edota kentzeko.