San Jose Etxe Alai Fundazioa

Fundazinoaren kanpokaldeko argazkia

NORTZUK GARA

MISIOA

San Jose Etxe-Alai Fundazinoa gizarte izakerako erakunde pribatua da, irabazteko asmo bakoa. Egoitza hau edadekoei eta gaixoei bizilekua emon eta euren beharrizanei ahalik eta ondoen erantzuteko sortu zan. Bere lehenengo araudia 1927koa dan arren, 1930ean eratu zan (urriaren 30eko Errege Aginduari jarraituta).

Gaur egun Fundazino honek 2002an zabaldutako zentro barrian beteten ditu bere egitekoak. Eraikin horretan ondoko zerbitzuak dagoz: 60 plaza dituan Hirugarren Adinekoentzako Egoitza, 25 plazako Eguneko Zentroa, eta 3 gelako Gizarte-Larrialdietarako Zentroa.

Bere helburu nagusia edadekoei arreta eta zerbitzuak eskaintzea da, baita gizarte arazo larriak daukiezan Mungiako edo Mungialdeko herritarrei bere. Egiteko horrek ardatz bi ditu: batetik, giza-duintasuna, eta bestetik, adineko jendearen partehartze aktiboa.

ASMOAK

San Jose Etxe-Alai Fundazinoak ahalegina egiten dau bere egitekoa profesionaltasunez eta ahalik eta zorrotzen beteteko, bai eta eskualdeko beharrizan sozialei modurik egokienean erantzuteko bere. Sektore honetan eskualdeko erreferentzia bihurtzea da gure amesa, beti bere, kalidadean, ingurunean eta gestino etikoan oinarrituta.

San Jose Etxe-Alai Fundazinoko behargin eta laguntzaile guztiak gogobeteta sentitzea gurako geunke, bai lan mailan eta bai profesional modura. Hori dala-eta, lan honetarako prestakuntza berezia eta giro ona, lagunartekoa, lortzen ahaleginduten gara. Gure langileak gure proiektu honetan inplikatu eta harro sentitzea espero dogu.

Helburu horreen eskuratze-maila Fundazinoaren eta ganerako gizarte-eragileen arteko alkarlanaren araberakoa izango da, zerbitzuen kalidadean eta erabiltzaileen eta euren familien gogobetetasunean oinarrituta. Baina gizarte-eragileez ganera, gure beharginakaz ez eze administrazinoakaz eta arlo honetako erakundeakaz bere antzeko hartu-emona bideratu gurako geunke.

BALOREAK

Ondoko baloreak dira gure oinarrien ardatz, eurek bideratzen dabez gure erabagiak eta eguneroko ekintzak, eta eurek laguntzen deuskue daukaguzan amesei eta helburuei eusten.

-Errespetua: Errespetu hori bikotxa da, batetik, eguneroko beharrean giza-duintasunari zor jakona, eta bestetik, erakundeak ezarri dituan arauei eta legeei jagokena. Hori bete ezkero, errazagoa da harmonia betea, integrala, lortzea erakunde honetan.

-Adeitasuna: Adeitasuna derrigor-derrigorrezkoa dogu alkarregazko hartu-emonetan. Berbak, sentimenduak eta jarrerak begirunez aukeratu; banan-banango tratu ona eta duina emon; eta dana kontu handiz azalduta, inor mindu barik, alkar ulertzeko ahalegina eginda, horretara lortzen da-eta guk sortu gura dogun giroa, positiboa, esperantzazkoa, segurua, eta errepestuan eta itxaropenean oinarritua.

-Zintzotasuna: Gizarte mailako lana egiten daben eragileek ezinbesteko irizpidetzat joten dabe zintzotasuna arlo honetako hartu-emonetan, izan bere, zintzotasun hori behar-beharrezkoa dogu konfiantza giroa sortzeko.

-Kalidadea: Gogo horrek bultzatzen gaitu egunetik egunera gure zerbitzuak hobetzen, maila horretan ezarritako xedeak lortu arte.

-Alkartasuna: Alkartasunaren bidez nork bere osasuna eta ingurukoena hobetzea lortu lei, bakotxak dituan ahalmen eta gaitasunen arabera.

-Esperientzia: 90 urtetik gora daroaguz egiteko hau beteten, eta urteotako esperientzia horrek, batetik, gure lanaren kalidadea bermatzen dau eta, bestetik, gure bezeroen beharrizen eta daukagun arantzukizunen ganeko ezagupena emoten deusku.

Fundazinoko beharginek balore horreei guztiei eusten deutsen talde kualifikatua osatzen dabe, izan bere, eurok dira daukagun ondasunik handiena, horregaitik ahaleginduten gara eurei sortzen jakezan beharrizanei erantzuten etengabeko prestakuntzaren bidez, eskaintzen dogun zerbitzuaren kalidadeak egunetik egunera hobera egin daian.

Gizarte ekintzailetza txostena