San Jose Etxe Alai Fundazioa

Fundazinoaren kanpokaldeko argazkia

ZERBITZUAK / EGOITZA

BOLUNTARIOAK

San Jose Etxe-Alai Egoitzari eginkizun honetan laguntzen deutson boluntario talde handi bat dago: "Laguntza" Pastoral taldeko kideak (Mungiako Cáritas Diocesana). Euren egitekoa ez da familiaren ez profesionalen ordezkoak izatea, ezpada ze edadekoei laguntasun apur bat emotea.

Boluntario bakotxak Zentroko edadeko bategaz dauka hartu-emona, horretara, errespetu eta maitasun lotura estua sortzen da euren artean.

Ekimen hau martxan jarri ahal izateko, lehenago hirugarren adinekoen ganeko azterketa sozial eta afektibo bat egin zan. Azterketa horretatik ateratako emaitzak izan ziran gure laneko lehentasunak ezartzeko erabili genduzan tresnak.

Boluntario bakotxak astean astean, beti egun berean, bisita bat egiten deutso egoitzan dagoan adineko bati. Bisita horreen bidez, batetik, edadekoei lagundu egiten jake denpora-erreferentziak eukiten, eta bestetik, erraztu egiten da gure lan-sistemaren antolaketa. Egoitzaren eta boluntarioen taldeko arduradunaren artean koordinazino estua dago, eta alkarlan horri esker gauza gara eguneroko gorabeherak eta epe luzeagoko emaitzak baloratzeko.

GURE INGURUAN PARTE HARTZEA

San Jose Etxe-Alai Egoitzak integrazinoaren aldeko apustua egin dau beti, egoitzako bizilagun eta erabiltzaileei aukerea emonda herrian eta gure inguruan antolatzen diran ekintza sozio-kulturaletan parte hartzeko.

Zentro honen arlo psiko-sozialak daukan erronka nagusienetako bat hauxe da: edadeko jentea integratuta egon daitela Mungian. Herriak onartu daizala, baina ez ikusle modura bakarrik, partehartzaile eta eretxidun kide modura baino, kritikak, proposamenak, ideiak emoteko eta gozatzeko kapaza dan talde bihurtuta.

Helburu hori beteteko era bitako ekintzak antolatzen dira: batetik, astean-astean egiten diran urteerak; eurotako batzuk ondo pasatzeko baino ez badira bere, beste askotan kulturalagoak izaten dira. Eta bestetik, herri mailan interesgarritzat joten diran ekintzetan bere hartzen dabe parte, batez bere, gizarte arloko gaien ingurukoetan, kasurako, emakumearen eguna, osasunaren eguna, aste berdea, etab.

BIZIKIDEEN ETA FAMILIARTEKOEN KONTSEILUAK

San Jose Etxe-Alai Egoitzaren antolaketa estrukturaren barruan Bizikideen Kontseilua daukagu. Kontseilu hori 4 bizikidek eta Eguneko Zentroaren erabiltzale 1ek osatzen dabe. Horretaz aparte, Familiartekoen Kontseilua bere badago, bizikideen familiartekoen 4 ordezkarik eta Eguneko Zentrokoen ordezkari 1ek osatzen dabe..

Bizikideen Batzordea bizilagunek eurek aukeratzen dabe, botazino unibersal, libre, zuzeneko eta sekretu bidez. Bere funtzionamendua demokratikoa eta partehartzailea da, eta eratzen dan egunetik gora urte beteko agintealdia dauka..

Bizikideen Batzordearen egitekoak:

-Urteko ekintza-programaren barri izatea, programa hori garatzen laguntzea eta adi egotea bete daiten.

-Zentroaren ganeko txostena egitea urtero, dagozan arazoak eta euron konponbideak azalduta, Bizikideen Kontseiluak egoeraren barri izan daian.

-Ohiko eta Ez Ohiko Batzar Nagusietarako deiak egitea, bai eta Batzorderako hauteskundeetarakoa bere.

-Zerbitzuen prezioen eta baldintzen barri emotea.

-Ahalegina egitea erabiltzaileen arteko eta beharginakazko hartu-emonak onak izan daitezan. Horretaz ganera, alkarbizitzako oinarrizko arauak, inplizitoak eta esplizitoak, beteten dirala ziurtatzea.