San Jose Etxe Alai Fundazioa

Fundazinoaren kanpokaldeko argazkia

ZERBITZUAK

EGOITZA-EGUNEKO ZENTROA-GIZARTE LARRIALDIETARAKO ZENTROA

San Jose Etxe-Alai Fundazinoak eraikin eder bat dauka Mungian (Bizkaian), eta hiru zerbitzu eskaintzen ditu bertan: egoitza, eguneko zentroa eta gizarte-larrialdietarako zentroa.

San Jose Etxe-Alai Egoitza zentro gerontologiko idegia da, eurek euretara konpondu ezin diran edadekoei zerbitzu osoa eskaintzen deutsena; eta, beraz, adineko horreen aldi baterako edo betiko bizilekua bihurtu da. Gaur egun gehienez bere 60 lagunentzako lekua dauka.

San Jose Etxe-Alai Eguneko Zentroak edadeko jendeak egunez behar dituan arreta eta zerbitzua eskaintzen ditu. Eguneko Zentroak gehienez 25 laguni eskaini leie bere zerbitzua.

Gizarte-larrialdietarako Zentroan 3 logela dagoz Mungian eta Mungialdean sortutako gizarte-larrialdiei erantzun ahal izateko, beti bere, eskari horreek Mungialde Gizarte Zerbitzuen Partzuergoaren bitartez bideratu ostean.