IKERKETA

BIZTU

Azken urteetan, medikuntzaren aurrerapenari eta gizarte ongizate arloko politikei esker, bizi-itxaropena handitu egin da. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak egindako azken estatistiken arabera, bizi-itxaropena 4 urte eta erdi handitu da azken bi hamarkadetan.

Eustaten arabera, 2015ean, pertsona nagusien portzentajea % 21,3koa izango da; eta handitze hori are nabarmenagoa izango da 85 urtetik gorakoen artean, % 16,4koa izango baita portzentajea.

Bizi-itxaropena handitzea lorpen sozial bat da, dudarik gabe. Hala ere, zahartze-prozesuak beherakada kognitibo bat izaten du erlazionatuta, eta batzuetan patologikoa ere izan daiteke, dementzia egoera batera eramanez. Zehazki, eta pertsona nagusien dementzia egoerei buruzko azterketa epidemiologiko batzuen arabera, 80 urtetik gorako pertsonen % 20k dementzia motaren bat dute, eta egoera horiek ugarituz doaz, adinak aurrera egin ahala.

Zahartze-prozesuaren errealitateari buruzko perspektiba bikoitz horrek adierazten du prebentzio edota errehabilitazio arloko ekintzak bideratu behar ditugula, gaitasun kognitiboak mantentzen saiatzeko eta mendekotasun egoerak ahal beste moteldu edota atzeratzeko. Horrela, ahal den neurrian, autonomia galerak familietan eta erakundeetan dakarren eragina arinduko dugu.

Zentzu horretan, psikoestimulazio kognitiboko programak tresna baliotsua direla frogatu dugu. Gero eta ohikoagoa da programa mota horiek eremu psiko-asistentzialean ezartzea; beraz, horien garapenerako baliabide materialen eskaera handitu egingo litzateke.

prevalencia-de-deterioro-cognitivo-en-mungialdea

Gaur egun, helburu horretarako diseinatutako baliabide material gutxi ditugu. Baliabide espezifiko horien eskaintza urria dela eta, teknikariek beste adin-talde batzuetarako sortutako materialak egokitu behar izaten dituzte. Horrela, galdu egiten da programaren aplikazioaren eraginkortasuna, baita arreta pertsonalera dedikatu zitekeen denbora bat ere.

Biztu-Fundacion-San-Jose-Etxe-Alai

Hutsune hori betetzeko asmoz, honako materiala aurkeztu dugu. Ondo aztertu, hautatu eta baloratuta, uste dugu baliagarria izan daitekeela psikoestimulazio programa eraginkorragoak gauzatzeko, pertsona nagusien beharrizan eta interesen arabera egokituta.

Maila kognitiboaren hobekuntzaren ondorioz, eguneroko bizimoduko jarduera-maila handitzen da, jarrera hobetzen da, baita BIZI-KALITATEA ere.

© San Jose Etxe-Alai Fundazioa

Edizioa

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Saila eta BBK

Egileak

Egitura eta edukiak: Aitziber Mandaluniz Lekunberri

Edukiak: Amaia Martinez Cearra

Diseinu grafikoa, argazkiak eta ikus-entzunezkoa: Aritz Lopez Bidaguren

Produkzio digitala

G2C, S.A.

Eskerrak

Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Zuzendaritzari eta BBK erakundeari, material hauek egiteko eskainitako babes ekonomikoagatik.

Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailari eta material horien argitalpenari.

Eskualdeko udalei, bereziki Mungiakoari, eta lan honetarako argazkiak modu desinteresatuan laga dizkiguten partikular eta merkatariei.

Guztioi, mila esker. Eskerrik asko.

Editoreek ez dute erantzukizunik izango Biztu Psikoestimulazio Kognitiboko Programaren euskarrietan egon daitekeen inprimaketa edota transkribapen akatsen inguruan.