NARRIADURA KOGNITIBOAREN PREBALENTZIA MUNGIALDEAN
Denok nabaritu dugu zenbat handitu den 64 urtetik gorako pertsonen populazioa gizarte modernoetan. Badakigu, halaber, aurrekoaren ondorioz, adinarekin lotutako gaixotasun asko ugaritu direla, bereziki, dementziak. Hori guztia gorabehera, dementzien prebalentziari buruzko ikerketak urriak dira, eta esku artean izan ditzakegun datuak, ez dira oso zehatzak. Ikerketa honen bidez egin nahi izan duguna zera da: Bizkaiko Mungialdea eskualdean narriadura kognitiboaren prebalentzia zein den ezagutzea, bai dementzia adierazle posible moduan, baita narriadura kognitibo arina ikusarazteko datu moduan, prebentzio jarduerak prestatze aldera.
Narriadura arinaren edo tartekoaren kasuekin lotuta, honako elementuak azaleratzen dira: zaintzailearen figura (haiek sufritzen dituzte zuzenean gaixotasun horien ondorioak), erakundeen baliabide falta, eta, askotan, gizartean errotuta dauden aurreiritziak eta ezjakintasuna.