San Jose Etxe Alai egoitzako erabiltzaileak eta beren senideak

Jarduera hauek San Jose Etxe Alaiko erabiltzaileentzat eta beren familientzat pentsatuta daude.

Helburu nagusia erabiltzaileen eta senideen arteko loturak estutzea da.

Tailerretan jarduera ludikoak, irekiak eta parte-hartzaileak burutzen dira, profesional batek gidatuta, eta erabiltzaile zein senideentzako momentu atseginak sortzen dira.

Senideek egin nahi dituzten iradokizunak onartzen dira. Teknikariek horiek jaso, aztertu eta bideratuko dituzte, posible den neurrian. Proposamenen bat bideratu ezin dela ikusiz gero, egindako pertsonari berari azalduko zaio zergatik.

Horrelako tailer bat antolatzen denean, familiei espresuki egiten zaie gonbidapena.

 

Familias-Fundacion-San-Jose-Etxe-Alai-2
Familias-Fundacion-San-Jose-Etxe-Alai-3