Lasaipen
San Jose Etxe Alai Fundazioan beti eduki dugu argi mendekotasuna duten pertsonak zaintzea erronka handia dela. Zainketa lanak egin behar dituen pertsonak informazio eta baliabide gutxi eta ziurgabetasun asko izaten ditu, ondo jarduteko moduaren inguruan. Batzuetan, mendekotasuna duen senidearen beharrizanei erantzuteko ezintasuna senti dezake, eta lan horretan laguntza behar duela.
2003an, oraindik ere zaintzaileen laguntza-talderik ia ez zegoenean, San Jose Etxe Alai zentroak pertsona horiei laguntza emateko programa nahiko osatu bat jarri zuen martxan. Profesionalek bideratzen zuten eta mendeko pertsonak zaintzeko ardura zuten pertsona guztiak hurbildu zitezkeen bertara, beren beharrizanei erantzuna emateko.
Arrakasta handia izan zuen. Bi urtez, pertsona askori eman zitzaien prestakuntza, laguntza eta aholkularitza. Gainera, haien artean talde autonomo bat sortzeko tresnak eta baliabideak eman zitzaizkien, beren antzeko egoeran zeuden beste pertsona batzuei ere lagundu ahal izateko. Horrela sortu zen LASAIPEN. Hamarkada baten ostean, zaintzaileei babesa eta laguntza ematen jarraitzen du.
Trebetasunen esku-liburua deskargatu
Zergatik
Mendekotasunaren inguruko gaur egungo legean hutsune handi bat dago. Mendekotasuna duten pertsonen zaintzaileen prestakuntza dauka helburu. Gabezia horretaz jakitun, Mendekotasunaren Legearen inguruko Taldeak gizartearen esku jarri nahi izan ditu bere ezagutzak, oztopoz beteriko bide hori errazteko. Mendekotasuna duten pertsona nagusiei begira eginda dago, izan ere, estatistiken arabera, Mendekotasunaren Legearekin bat egiteko aurkeztutako eskaeren % 77 baino gehiago 65 urtetik gorako pertsonei dagozkie.
Norentzat da?
Batez ere, mendekotasuna duten pertsonen senideak dira nagusiak etxean zaintzeaz arduratzen direnak. Esku-liburu hau horiei zuzenduta dago. Esperientziarik gabeko egoera horietan informazioa eta laguntza ematea da asmoa.