San Jose Etxe Alaiko erabiltzaileak eta umeak

Jarduera hori Mungiako ikastetxeetako DBHko 1. Mailako ikasleei eta San Jose Etxe Alai Egoitza eta Eguneko Zentroko erabiltzaileei zuzenduta dago.

Jarduera hori Mungialdeko Gizarte Zerbitzuekin lankidetzan burutu zen, Jagoten programaren barruan.

Helburu nagusia estereotipoak alde batera utzi eta parte-hartzaileei prestakuntza emateko eremu ez formal bat sortzea da.

Tailerrak honakoetan oinarritzen dira: jarduera ludiko ireki eta parte-hartzaileak burutzea, kolektibo bien eskura (ipuinak lantzea, sentsazio eta sentimenduak azaltzea, esku-lanak, eta abar).

Gainera, topaketa horietan sortzen diren jarduerak ikasturtearen amaieran erakusgai jarriko dira, San Pedro jaietan.

Kasu honetan ere, San Jose Etxe Alai zentroak ekimen berritzaileen aldeko apustua egin du. Tailer horiek 2008an jarri ziren martxan. Orduan ez zen hain ohikoa horrelako gaiez hitz egitea. Agian, gaur egun, normalagoa da, baina hala ere, garrantzitsua da horrelako aukerak izatea, gure gizartea osatzen duten kolektibo garrantzitsu bi horientzako balio aberasgarria bat da.