Nor gara

Lehenengo araudia 1927an onartu zen eta 1930ean eratu zen, urriaren 30eko Errege Agindu bidez.

Egitekoa

La San Jose-Etxe Alai Fundazioa irabazi asmorik gabeko gizarte erakunde pribatua da. Erakundearen sorrerako xedea baliabiderik gabeko pertsona nagusi eta gaixoak hartu eta laguntzea izan zen. Lehenengo araudia 1927an onartu zen eta 1930ean eratu zen, urriaren 30eko Errege Agindu bidez.

fundacion-empleados-etxe-alai

Gaur egun, Fundazioak zentro berrian garatzen ditu jarduera nagusiak, Mungian 2002an inauguratu zena. Eraikin horretan pertsona nagusientzako egoitza bat dago, 60 pertsonarentzako lekuarekin. Gainera, 25 pertsonarentzako lekua daukan Eguneko Zentro bat eta 2 gelako Gizarte Larrialdietarako Zentro bat ere badaude.

Egiteko nagusia pertsona nagusiei eta egoera sozial zailean dauden pertsonei arreta eman eta zerbitzuak eskaintzea da; batez ere, Mungian edota eskualdean bizi diren pertsonekin lan egiten da. Egiteko honen oinarriak honakoak dira: giza duintasuna eta komunitatean pertsona nagusien presentzia eta parte-hartzea sustatzeko borondatea.

Ikuspegia

San Jose-Etxe Alai Fundazioak bere egitekoak ahalik eta ondoen eta modu profesionalean bete nahi ditu; hori dela eta, inguruko gizarte beharrizanei behar den moduan erantzuten saiatzen da. Sektorean erreferente izan nahi dugu, betiere kalitatea, ingurumenarekiko errespetua eta kudeaketa etikoa ardatz harturik.

fundacion-empleados-etxealai

Ikuspegia

San Jose-Etxe Alai Fundazioak langile eta laguntzaile guztien asebetetzea funtsezkoa da guretzako. Hori lortzeko, prestakuntza kualifikatua eta lagun arteko giro aproposa bultzatzen saiatzen gara. Gure langileak harro egotea eta proiektuaren partaide izatea nahi dugu.

Helburu horiek lortzeko, Fundazioaren eta gainerako gizarte eragileen arteko koordinazioa egon behar da. Horrela, kalitatezko arreta maila lortuko dugu eta erabiltzaile eta senideen asebetetzea bermatuko dugu. Era berean, helburuak lortze aldera, administrazioarekin eta sektoreko erakundeekin harreman ona izan behar dugu.

Balioak

Gure eguneroko lana balio horien arabera garatzen dugu, gure egitekoa bete eta gure ikuspegia mantentzeko.

-Errespetua: Gure eguneroko elkarbizitzan, giza duintasunarekiko errespetua da nagusi; horretaz gain, erakundeak ezarritako arauak zorrotz betetzea eskatzen dugu. Horien bidez, harmoniazko giroa berma dezakegu.

-Humanizazioa: Pertsonen arteko harremanetarako funtsezko osagaia. Sentimenduetan oinarrituz, jarrera egokien bidez, tratu pertsonal duina emanez, sentikorra izanez, elkar ulertuz, baikorra izanez, konfiantzaz, segurtasunez, errespetuz eta itxaropenez.

-Zintzotasuna: Gizarte eragileen arteko harremanetan zintzotasuna izan behar da nagusi, gure eguneroko lanean konfiantza sortzeko ezinbestekoa baita.

-Kalitatea: gure helburuak lortu ahal izateko, arreta prozesuen kalitatea etengabe zaindu behar dugu.

-Elkartasuna: Horren arabera, pertsona guztiok lan egin behar dugu gure osasuna eta gure ingurukoena zaintzen, gure aukera eta gaitasunen arabera.

-Esperientzia: 90 urtez baino gehiagoz aritu gara zerbitzua ematen, eta gure erantzukizunak ondo garatu ahal izateko giza ezagutza sendoa daukagu.

Valores-Fundacion-San-Jose-Etxe-Alai
Valores-Fundacion-San-Jose-Etxe-Alai-2

Balio horiek guztiak betetzearen ondorioz, giza-talde kualifikatua sortu dugu. Gure lan-taldea aktibo baliotsua da, eta beharrizan horiei erantzun nahi diegu gure zerbitzuaren kalitatea hobetzeko etengabeko prestakuntzaren bidez.

Ondorioz, eremu bidezkoagoa lortzeko konpromiso eta betebeharraren alde egin behar dugu. Gizarte Erantzukizunari buruzko Txostena, 2016..