ORDUTEGIA

ORDUTEGIA

Eguneko Zentroan honako jarduerak burutzen dira:

- 08:45 Etxean jasotzea (prezioaren barruan).

- 09:00 San Jose Etxe-Alai Egoitzara heltzea.

- 09: 00 Gosaria.

- 10:00 Terapia Okupazionalak.

- 11:00 Kontsulta Medikoak.

- 12:00 Fisioterapia.

- 13:00 Bazkaria

- 14:30 Atsedenaldia.

- 16:30 Askaria.

- 17:30 Animazio soziokulturala.

- 18:30 Etxera itzultzea.

Erabiltzaileek edozein ordutan jaso ditzakete bisitak, oinarrizko jardueren orduetan izan ezik, hala nola gosaria, bazkaria edota askaria. Zentro irekia eta irisgarria izan nahi dugu pertsona guztientzat, eta horretarako gure esku dagoena egiten dugu.

Era berean, gaitasun kognitibo eta autonomia mailagatik zentrotik irteteko aukera duten pertsonei hala egiten utziko zaie, betiere, aldez aurretik jakinarazita. Horretarako, langileek egiaztatu beharko dute erabiltzailea gai dela bakarrik irten eta sartzeko. Gainera, senideen baimena ere izan beharko dugu.