HELBURU OROKORRA
San Jose Etxe Alai Zentroaren helburu nagusia pertsona nagusien eta beren senideen bizi-baldintza egokiak bermatzea da. Horretarako, erabiltzaileen autonomia-maila eta bizi-kalitatea ahalik eta ondoen mantentzen saiatzen gara.


-Erabiltzaile, senide eta zentroko langileen arteko harreman sozial egokiak bultzatzea, gatazkarik antzematen denean profesionalen esku-hartzeaz baliatuta.
-Pertsona nagusien eta herriaren arteko kontaktuak sustatzea.
-Erabiltzaileen ezagutza eta gaitasunak sustatu eta horiei balioa ematea.
-Sormena eta gorputz-adierazpena sustatzea, ariketa fisikoko programen eta abarren bitartez.
-Elikadura erregimen osasungarri, orekatu eta anitza eskaintzea, betiere dieta bereziak errespetatuz.
-Egoiliarren itxura fisiko ona mantentzea.
-Egoitzako eremu guztiak ondo zaintzea, ondo aireztatuta eta ordenatuta edukitzea, usain txarrak saihestuz.
HELBURU ESPEZIFIKOAK
- Antzemandako gaixotasun eta nahasmenduak kontrolatzea eta horien jarraipen terapeutikoa egitea.
- Gaitasun funtzionala hobetu eta mantentzea, errehabilitazio teknikoen bidez.
- Familiei laguntza eta aholkularitza ematea beren pertsona nagusiak etxean edo gertu eduki ahal izateko, zainketa lanetarako beharrezko ezagutza eta gaitasunak helaraziz.
-Narriadura kognitiboa arintzea, teknika terapeutikoen bidez.
-Programa egokien bitartez, menpekotasuna areagotu dadin saihestea.

-Animazio soziokulturaleko jarduerak burutzea, Zuzeneko Arretako langile espezializatuen laguntzarekin.