BOLUNTARIOAK

BOLUNTARIOAK

San Jose Etxe Alai Egoitzan boluntario talde handi bat dago. Beren egitekoa ez da senideak edota langileak ordezkatzean, baizik eta babes afektibo eta sozial osagarri bat ematea, erabiltzaileekiko harremana errespetu eta maitasunetik eraikiz.

Ekimen hau abian jartzeak San Jose Etxe Alaiko pertsona nagusien beharrizan sozial eta afektiboak aztertzea eskatzen du: batetik, funtzio hori beharrezkoen duten egoerak identifikatu eta lehenesteko; bestetik, boluntarioekin beren egitekoa zein izango den zehaztu behar da.

Borondatezko lana izan arren, ondo egituratutako esparru baten barruan gauzatzen da. Ordutegiak eta egitekoak ondo zehaztuta daude. Zentroaren eta boluntario taldearen arteko harremana ona eta zuzena da; horrela, errazagoa da gertakariak aztertu eta eguneroko lanaren funtzionamendua baloratzea.

Boluntario taldea anitza da adinari, sexuari edota arlo profesionalari dagokionez. Horrela, heterogeneotasunaren bidez, ezagutzen aberastasuna eta ikuspegi desberdinak sortzen dira.

Esperientzia honetan parte hartu nahi baduzu eta gure erabiltzaileei babesa eman, jar zaitez harremanetan gurekin egoitza2@etxalai.com helbidearen bidez, edo galdetu zentroko gizarte langileagatik.