PARTE-HARTZE KOMUNITARIOA

PARTE-HARTZE KOMUNITARIOA

San Jose Etxe Alai egoitzak egoiliarren integrazio komunitarioaren alde egiten du, baliabide eta jardueretan parte hartuz.

Zentroko eremu psiko-sozialaren bidez, dinamizazio sozio-kulturala barne hartzen duena, gure pertsona nagusiak Mungialdeko herritar gisa ondo sentitzea nahi dugu, komunitatean parte hartzeko aukera izan dezatela, eta iritziak emateko eskubidea izan dezatela. Komunitateko beste edozein kideren maila berean egon behar dute.

Asteroko irteerak programatzen dira, batzuetan denbora pasatu eta entretenitzeko besterik ez, beste batzuetan kultura arlokoak. Gainera, herri mailan egoten diren ekitaldietan parte hartzen saiatzen gara eta gizarte arloko ekitaldietan gero eta gehiago inplikatzen gara, hala nola emakumeen nazioarteko eguna, osasunaren eguna, aste berdea…